XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) pertsonarik maitatuena, erresuma guztia salbatzeko sakrifikatu egin beharko zuten.

Bando baten bitartez eman zieten erabaki horren berri erresumako menpeko guztiei, eta denak lur jota geratu ziren.

Izan ere, Selma baitzen gorteko karnabatxoa, jauregiko bazter oro bete eta alaitzen zuen tximeleta, guztiek mimatzen zuten oreinkumea.

Eta izugarri estimatzen zutenez, denek negarrari eman zioten.

- Zaude lasai, aita, etorriko da norbait ni salbatzera esan zion printzesak aitari honek, negarrez, zorigaiztoko albistearen berri eman zionean.

Bere dontzeilek arrosa-uretan bainatu zuten eta jantzi zuririk dotoreenak jarri zizkioten.

Koroa txiki bat jarri zioten buru gainean, eta baita kolore desberdinetako hiru txirikorda ere bularretik zintzilik.

Gerrian, berriz, berbena-belarrez egindako gerriko zabala jarri zioten.

Eskumuturretan bitxilorez eginiko besokoak zituen (...)